Torturaren, inkomunikazioaren eta epaiketa politikoaren kontrako borrokak atxikimendu garrantzitsuak lortu ditu Espainiako Estatuan. 14/2014 sumarioko bost auzipetuek -Gorka Mayok, Patxi Arratibelek, Iker Morenok, Iñigo Gonzalezek eta Gorka Zabalak- agerraldia egin dute gaur Iruñean, aske gelditu ostean, auziaren balorazioa egiteko, jasotako babesa eskertzeko eta hamaika pertsona ezagunek sinatutako adierazpena aurkezteko.
"Tortura. Aztnugal XXI. mendean" izeneko manifestuko sinatzaileek bi eskaera nagusi egiten dituzte: batetik, "tortura ahalbidetzen duen inkomunikazio erregimena deuseztea"; bestalde, "Nazio Batuen Erakundeak sinatutako torturaren kontrako hitzarmenaren betetzea".
Sinatzaileak honakoak dira: Rosa Lluch Bramon (historialaria eta Ernest Lluchen alaba), Rosa Rodero (Joseba Goikoetxea ertzainaren alarguna), Nazario Oleaga (Europako abokatu elkargoen federazioaren presidentea), Margarita Uria (Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eledun ohia), Jorge del Cura (Torturari aurre egiteko Espainiako Koordinakundeko bozeramailea), Arcadi Oliveres (ekonomialaria), Xose Manuel Beiras (Anovako bozeramaile parlamentarioa), Lluis Llach (musikaria), Gaumme Asens (En Comu Podem alderdiko zinegotzia Bartzelonan), Suso Seixo (Galiziako Sindikatu arteko Konfederazioko idazkari nagusia), Marina Garces (filosofoa), Xose Luis Mendez Ferrin (filologoa, idazlea eta Galiziako Erret Akademiako buru ohia), August Gil Matamala (jurista), Ana Ponton (BNGko bozeramailea), Jordi Armadans (mugimendu bakezale eta antimilitaristako kidea), Suso del Toro (idazlea), Gemma Calvet Barot (abokatua), Xabier Antich (filosofoa), Sergi Lopez (aktorea), Vicent Partal (kazetaria), Ana Miranda (BNGko eleduna Europako Parlamentuan), Joseba Asiron (Iruñeko alkatea) eta Ainhoa Aznarez (Nafarroako Legebiltzarreko presidentea).