Estatua da Hitzarmen Berezirako laguntza gutxien bideratu duena

Estatua, Erregioa eta Departamenduak operazioen %79 onartu dituzte eta %41 ordaindu

ENEKO BIDEGAIN
2003ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Bilera uste baino gehiago luzatu zitzaien. Ipar Euskal Herrirako Hitzarmen Bereziko partaideak elkartu ziren, Baionako Kontseilu nagusiaren egoitzan, atzo arratsaldean. Orain arte onartu diren proiektuen balorazioa egin zuten eta bertze proiektu batzuentzako laguntzak bideratu. Tabako usaina eta lurrun bero eta hezea sumatzen ziren, bilera bukatu ondoan.

Alain Lamassoure Hautetsien Kontseiluko lehendakariak aurkeztu zuen Hitzarmen Bereziaren egoera. Aurkeztu ziren egitasmoen %79 bideratua da jadanik. Proiektu guztien %41ek jadanik jaso du Estatua, departamendua eta erregioaren diru laguntza. Haatik, ez dute guztiek beren engaiamendua hein berean bete. Estatuak du diru gutxienik bideratu, berari dagokion zatitik. 31,35 milioi euroko zama gelditu zen Estatuaren gain. Horren %36 baizik ez du ordaindu, 2001etik hona. Hitzarmen Bereziaren aroaren erditsutan gaude, 2006a arte irauten baitu. Departamenduaren gain gelditzen den kopurua anitzez handiagoa da, 124 milioi euro hurbil. Kopuru horren %41 banatu ditu.

Baionako artxiboa

Atzoko bileran bertze egitasmo batzuen bideratzea erabaki zuten. Baionako artxiboa obratzeko bidean dagoela berrestsi zuten, proiektuari 60.000 euro emanen dizkiotelako. Horri loturik, artxibo guztien numeraziorako 1,7 milioi euro zuzenduko dituzte. Atzo onartu zen dirutza zama handiena, hala ere, ur zikinen garbitzearen atalera joanen da, 16,7 milioi euro. Hizkuntzaren atalean, ez zuten proiekturik aipatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.