Brouarden eta Muguruzaren "ekarpen humanoa eta politikoa" azpimarratuko dituzte aurten ere. Maribi Ugarteburu eta Pernando Barrena Sortuko kideek gaur esan dute bi haiek Espainiako Estatuaren "gerra zikinaren eta errepresioaren biktikma" izan zirela, eta estatuaren jarrera hori ez dela desagertu oraindik. "Ezinbestekoa deritzogu estatuarekiko menpekotasun kateak apurtzeari. Estatuko gobernuek hamarkadatan garatu dute gerra zikina eta errepresioa gatazkaren konponbide politiko eta demokratikoa saihesteko, Euskal Herrian bakea egonkortzea eragozteko, euskal herritarrok gure geroaren jabe izatea saihesteko".
Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoari ateak irekitzeko lan egitera deitu dute Ugarteburuk eta Barrenak. "Hori aldarrikatuko dugu azaroaren 15eko ekitaldian. Demokraziari ateak ixtea izan da, atzo eta gaur, estatuaren helburua".
Euskalduna jauregian izango da ekitaldia, 18:00etan hasita. Kartela