Espainiako errege Juan Carlos Borboikoak Kongresuan ordezkaritza lortzen duten alderdiekin egin ohi duen bilera errondan Euskal Herriaren aitortza eta Estatuarekin akordio bat eskatuko dio Amaiurrek, gaur Txelui Morenok jakinarazi duenez.
"Eskua zabalik joango gara, Estatuarekin akordio bat nahi dugula esateko, eta Euskal Herriaren eta erabakitzeko eskubidearen aitortzarako bide-orria marraztu behar delako esateko", esan du Morenok gaur.
1993an, Jon Idigoras
Ez da hori Juan Carlos Borboikoak ezker abertzaleko ordezkaritza bat (oraingoan beste alderdi batzuekin koalizioan) hartuko duen lehen aldia. 1993an Jon Idigorasekin bildu zen, hori HBko parlamentari hautatu zutenan.