Fiskaltzak bezala, Espainiako Estatuaren abokatuak ere inpugnatuko du Sortu alderdi politikoa Auzitegi Gorenean, Gobernuko Justizia Ministerioko iturriek arratsaldean jakinarazi dutenez. Martxoaren 11ra arteko epea du horretarako eta, iturri haren arabera, baliteke martxoaren 4rako aurkeztea inpugnazioa, betiere Guardia Zibilaren eta Poliziaren txostenak aintzat hartuta.
Txosten horiek diote "Batasunaren segida" dela Sortu, eta Gorenak ez lukeela erregistratu beharko.
Jose Luis Ramirez Demokraziarako Epaileak (JpD) elkarteko bozeramaileak lehengo astean zioen Poliziak eta Guardia Zibilak gehiegikeria egin dutela Sortu alderdiaren inguruan egindako txostenetan. Haren hitzetan, ez batek eta ez besteak ez dute eskumenik "balorazio juridikoak" egiteko.
sortu-ren erregistroa
Estatuaren abokatuak ere inpugnatuko du Sortu
Martxoaren 4a baino lehen sartuko du inpugnazioa Espainiako Auzitegi Gorenean, Justizia Ministerioaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu