Estatuaren eta ETAren indarkeriak eragindako biktimak parekatzearen aurkako mezuak gehitu egin ditu azkenaldian Espainiako Gobernuak. Eusko Jaurlaritzak 1960. eta 1978.urteen arteko biktimei erreparazioa emateko dekretua onartu zuenetik, are gehiago. Atzo, Ignacio Ulloa Espainiako Segurtasun Estatu idazkariak mezu hori berretsi zuen, euskal gatazkan ez dela estatuen biktimarik egon adierazita. «Ez dugu onartuko egon ez diren Estatuaren 400 biktimen inguruko intoxikaziorik», ohartarazi zuen. San Lorenzo del Escorialen (Espainia) mintzatu zen Ulloa, Terrorismoaren Biktimen Fundazioak antolatutako hitzaldi batean.
Duela aste pare bat Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak egin bezala,Eusko Jaurlaritzak Poliziaren biktimen erreparaziorako landu berri duen dekretua kritikatu zuen Ulloak. Jaurlaritzak dekretua onartu zuenean Barne ministroakadierazi zuen estatuaren gehiegikeriak «zeharkako kalteak» izan zirela, eta «onartezina eta bidegabea» zela ETAren biktimak beste biktima batzuekin parekatzea.
Ulloak ideia bera nabarmendu zuen atzo, eta salatu zuen Estatuaren gehiegikerien biktimak ETAren biktimekin parekatzea «perbertsio juridikoa» dela. Haren ustez, ez dago parekatzerikETAren indarkeriak eragindako biktimak«terroristekin», eztaETAren indarkeria bera «istripuekin, suizidioekin, gaixotasunekin edota segurtasun indarrekinizandako liskarrekin» ere. Izan ere, ez da egon, Ulloaren aburuz, Estatuaren «errepresiorik».
ETAren biktimen eredua goraipatu zuen, halaber. «Zuzenbide Estatua sendotzen» eta «zigorgabetasuna» ekiditen lagundu dute biktima horiek, nabarmendu zuen Ulloak. Hala, biktima horien justizia nahia asetuko duen, «baina mendekurik bilatuko ez duen» bakea beharrezkoa dela azpimarratu zuen.
Espetxe politika ere hizpide izan zuen Espainiako Segurtasun Estatu idazkariak. Sakabanaketa politika ez da «zigor» bat, «legea zorrotz betetzea eta presoaren garapenari ertsiki lotutako neurri indibiduala» baizik, haren esanetan. Presoak euren jaioterrietatik urruntzea, beraz, «segurtasunarekin» lotutako tratamendu neurri bat dela azaldu zuen.
Biktimak, mendeku bila
Espainiako Segurtasun Estatu idazkariarekin batera, Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak parte hartu zuen atzoko jardunaldietan. Bere hitzaldian ohartarazi zuen indarkeriaren amaieran «zigorgabetasuna» nagusitzen bada biktimek pentsadezaketela Zuzenbide Estatuak «traizio» egin diela eta «mendekuz» jokatzen has daitezkeela. Haren esanetan, «azken 50 urteotan biktimek mendekurik gabe» aritu izanak ez du esan nahihemendik aurrera mendeku bila has ez daitezkeenik.
Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea kezkatutaazaldu zen euskal gizartean«terroristen zigorgabetasunaren» aldeko pausoakematen ari direlako, eta ohartarazi zuen gero eta pertsona gehiago murgiltzen ari dela «ETA eta Batasunaren esparru ideologikoan». PSE-EEri, EAJri eta EAri, egotzi zien «zigorgabetasuna» elikatzea eta «Batasuna eta ETAren munduari erosoa zaion egia» ahalbidetzea.
Estatuaren biktimarik ez dela egon esan du Ignacio Ulloak
Estatuko segurtasun idazkariak uste du «perbertsio juridikoa» dela Poliziaren biktimei buruzko dekretua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu