Europako hauteskundeak

Estaturik gabeko nazioek Europan behar bezalako ordezkaritza izan dezaten lortzea da EA, ERC eta CHAren arteko koalizioaren xedea

EA Europako hauteskundeetara Kataluniako ERC alderdiarekin eta Aragoiko CHArekin aurkeztuko dela berretsi du gaur Unai Ziarreta idazkari nagusiak. EAk batzarra egin zuen atzo Gasteizen ERCrekin eta CHArekin lortutako aurreakordioaren berri militanteei emateko. Ziarretak azpimarratu duenez, estaturik gabeko nazioei Europan behar bezalako ordezkaritza ematea eta "politika progresistak" bultzatzea da koalizioaren helburua.

2004ko apirilaren 24a
16:41
Entzun
Azken batean, eskubide nazionalak eta eskubide sozialak uztartu nahi ditu EAk ERCrekin eta CHArekin osatutako koalizioak. "Helburuak gure eskubide historikoak lortzea eta herritarren bizi kalitatea zein gure nazioen ekonomia hobetzea dira", adierazi du Ziarretak. Ildo horretatik, bi lan ardatz nagusi izango dituztela agertu du: "Batetik, politika progresistak bultzatzea baldintza sozialak hobetzeko eta aberastasunaren banaketa bidezkoagoa lortzeko. Arlo nazionalean, estaturik gabe nazioek Europan behar bezalako ordezkaritza izan dezatela erdiestea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.