Kataluniako Gobernuak eskatuko dituen estatutu aldaketan Madrilgo Gobernuak bete egingo dituela esan du Egigurenek, bere esanetan katalanek ez baitiote "egin ezin duen ezer egiteko eskatuko" Madrilgo gobernuari. Ibarretxeren proposamenarekin besterik gertatzen da, ordea PSE-EEko presidentearen iritzian. Plana eztabaidatzen "lau bat urtetan" ari direla dio, baina, oposizioari "testu itxi bat" eman zaiola, eta ez dela "kontsentsua" aurkitzen.
"Nazionalistentzat egindako plana da" Ibarretxerena Egigurenen iritzian, eta edukietan ez daude ados. Bere ustez estatutu aldaketa baterako beharrezkoa da "indar guztien kontsentsua izatea, egungo estatutuari jarraitzea eta bide konstituzionalak jarraitzea".
Alderdi sozialistak estatutu gehiagotaz hitzegiten duenean, "emateko dauden transferentziak ematea", eta "gaizki funtzionatzen duten gauzak aldatzea" esan nahi du, hala nola, "Estatuarekin negoziatzerakoan azken urteetan gertatu bezelako paralisiak gertatuko ez diren bermeak, Europako presentzia, herrien gaia...".
Ildo horretatik, euskal politikan "pilota EAJren teilatuan" dagoela esan du, eta erabakiak beraiek hartu behar dituztela, baina, ez du uste "hauteskundeak arte ezer aldatuko denik".
PSOEn "egoerari buelta emateko" jarrera dagoela esan du, eta "denbora gehiago" behar dela zer egingo duten ikusteko.
Politika
Estatutuaren aldaketak Konstituzioaren barruan egin behar direla uste du Egigurenek
Ibarretxeren planaren bozketa epeak atzeratzeak ez duela ezertarako balioko esan du Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak ETBko =iEl Punto=i saioan egin dioten elkarrizketan. PSE-EE Estatutu Berriaren Proposamenari aurkeztu beharreko emendakinak aurkeztu dizkiola dio. Gainera, bere ustetan estatutu aldaketak "Konstituzioaren barruan" egin behar dira, eta beraz, Ibarretxeren planak "ezingo du aurrera egin", ez dagoelako "Konstituzioaren barruan". Horrela, beraiek estatutu gehiago esaten dutenean "eman gabeko transferentziak emateaz" eta "egungo estatutuan gaizki funtzionatzen duten gauzak aldatzeaz" ari direla dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu