Esteban Pons (PP): "Erabakiak tripak nahasten dizkidan arren, legea bete da"

Eusko Jaurlaritzak epailearen erabakiarekiko errespetua agertu du. Iñigo Urkulluk eta Paul Riosek giza eskubideen garaipena dela diote. Pernando Barrenak "gaizki, berandu eta koldar" bada ere, erabakia ospatu du. Aritz Romeok espetxean oraindik gaixotasun larriak dituzten beste hamahiru preso daudela gogorarazi du.

2012ko abuztuaren 31
16:19
Entzun

Esteban Pons (PP): "Erabakiak tripak nahasten dizkidan arren eta etsigarria izan arren, legea bete da. Nahi nuke gizon horrek 300 urte bizi eta guztiak kartzelan pasatzea. Baina garrantzitsuena legea betetzea da, herritarrekin eta munstroekin".

Jon Garai (Herrira): "Berri oso ona da, baina, tamalez oso berandu iritsi da, zazpi urteko atzerapenez. Erabakia zazpi urtez atzeratu dute, eta horren ondorioz Josuren osasun egoera itzulezina da orain. Gaixo larri diren beste hamahiru presoak ere berehala aske behar dute".

Eusko Jaurlaritzak Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez errespetua agertu du erabakiarekiko, eta "horrelakoetan legeak eta lege prozedurek diotena bete behar dela" nabarmendu du.

Iñigo Urkullu (EAJ): "Epailearen erabakia giza eskubideen garaipena da, eta ikuskizunaren porrota".

Pernando Barrena (ezker abertzalea): "Josu Uribetxebarriari baldintzapeko askatasuna eman diote. Gaizki, berandu eta koldar, baina azkenean etxera!".

Aritz Romeo (Aralar): "Uribetxebarria aske geratuko da. Justiziazkoa da eta merezi izan dute egin diren mobilizazioek. Gaixo larri diren beste hamahiru presok, ordea, kartzelan jarraitzen dute".

Paul Rios (Lokarri): "Castro epailearen erabakia berri ona da Giza Eskubideentzat".

PPko Leopoldo Barredak hitz egin zuen, eta bere arabera, Castro epaileak hartutako erabakia "koherentea" dela legediak aurreikusten duenarekin, eta azken hogei urteetan gaixo larri dauden presoen harira jokatu den moduarekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.