Estebanezen etxeko teilatuan sokak zeudela berretsi dute ertzainek

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
2010eko abenduaren 6an Barakaldon (Bizkaia) Cristina Estebanez etxean hilda aurkitu zuten ertzainek atzo epaiketan berretsi zuten eraikineko teilatuan «soka sistema bat» aurkitu zutela, eta bat zetorrela biktimaren balkoiaren kokapenarekin. Hilketaz akusatutako gizonak, Estebanezen bikotekide ohiak, ukatu egin du bere burua teilatutik eskegiz heldu zela balkoira, baina bertsio hori gezurtatu egin zuten atzo poliziek.

Bestalde, Iruñeko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu zituen asteburuan Arrotxapea auzoan, genero indarkeria egotzita. Barakaldon, sexu-eraso ahalegin bat salatu zuen andre batek herenegun; leku arrikutsu batean gertatu zela eta —Lasesarreko lur azpiko bidean—, protesta egingo dute gaur auzokoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.