Atxiloketa

Estebeni Negrete atxilotu dute Pauen

Askatasunak jakinarazi duenez, gaur 06:00ak aldean Estebeni Negrete atxilotu du Frantziako Poliziak Pauen, bere etxean. Joan zen urriaren 3an Hiriburun atxilotutako Miguel Negreteren alaba da Estebeni. Atxilotu dutenean bere etxea miatu dutela jakinarazi du Askatasunak, eta poliziak bere senideei jakinarazi dienez Baionako komisaldegian edukiko dute Negrete, hiru egunez. Askatasunak atxiloketa salatu egin du, eta gaur ekarretaratzea deitu du 19:00etan Hiruburuko Herriko Etxe aurrean.

2004ko urriaren 19a
20:03
Entzun
Askatasunaren iritzian, "presioa egitea eta beldurra sorraraztea dira galdeketa eta atxiloketa honekin Poliziak duen helburua". Gainera,gatazka politikoa ez dela errepresio polizialaren erabilpenarekin konponduko" azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.