Estraditatzear dira Patxi Segurola eta Iker Iparragirre
PARIS. Parisko Apelazio Auzitegiak onartu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak Patxi Segurola estraditatzeko egindako bi eskaera. 15 urteko kartzela zigorra bete ondoren, Aginagakoak urtebete darama Frantzian konfinatuta. Abokatuak helegitea aurkeztuko du. Bestalde, Iker Iparragirre Azpeitiko presoak gaur beteko du Frantziak ezarritako zigorra, eta Espainiaren esku utziko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu