Vocento taldeko hedabideek gaur argitaratu dute Espainiako Justizia ministro Alberto Ruiz Gallardoni eginiko elkarrizketa. Haren ustez, 197/2006 doktrinaz hartutako erabakiarekin Auzitegi Gorena eta Konstituzionala "ezeztu" ditu Estrasburgok, baina gaineratu du horren aurrean Madrilek Espainiako erakundeak "defendatuko" dituela.
Esan du Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakia "kolpe gogorra" izan dela Espainiako gizartearentzat eta ETAren biktimentzat; "zuzenbideak eta justiziak ez dute beti bat egiten", gaineratu du.
Espetxe politikaz, Ruiz Gallardonek ohartarazi du ez dela aldaketarik izango eta "sekula" ez dutela euskal presorik indultatuko. Halaber, azaldu du ETAren balizko desarme batek "balio urria" duela erakundea desegiten ez bada, eta ziurtatu du gobernuak ez duela ETArekin negoziatuko.