Abad eta Almandoz epaitu gabe denbora gehiegi eduki dituztela-eta kondenatu du Giza Eskubideen Aldeko Europako Auzitegiak Frantzia, arrazoizko epe batean epaitu behar direla dioen Europako Hitzarmena urratu duelako, eta 5.000 euro ordaindu beharko dizkio preso bakoitzari Parisek, eta 2.000 euro tasatan.
2009ko azaroaren 26an jakinarazi zuten bien kontrako epaia: Abad hamar urteko espetxera zigortu zuten, eta Almandoz hamabi urtekora. 2003ko abenduaren 4an atxilotu zuten Abad, eta bost egun beranduago Almandoz.