•2009-10-13. Ezker abertzalearen barne eztabaida hastear zela, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta beste lau kide atxilotu zituzten. Aipaturiko bostak espetxean daude.
•2009-10-20. Eztabaidarako txostena zabaltzen hasi zen ezker abertzalea.
•2009-11-14. Altsasuko adierazpena jakinarazi zuen ezker abertzaleak. Bide politiko eta demokratikoen alde egin zuen, baita Mitchellen printzipioak errespetatzearen alde ere.
•2010-01-17. Prozesu demokratikoaren aldeko jarrera agertu zuen ETAk.
•2010-02-14. Barne eztabaidako ondorioekin Zutik Euskal Herria agiriaren berri eman zuen ezker abertzaleak.
•2010-03-29. Nazioarteko izen handiko 21 eragilek Bruselako Adierazpena jakinarazi zuten. ETAri jarduera armatua eteteko eskatu zioten, eta Espainia zein Frantziari neurriko erantzuna.
•2010-04-04. ETA, gatazka «konfrontazio demokratikoarekin» gainditzearen alde.
•2010-04-24. Bruselako Adierazpenari erantzuteko eskatu zien ezker abertzaleak ETAri zein gobernuei.
•2010-06-20. Ezker abertzaleak eta EAk Lortu Arte akordio estrategikoa aurkeztu zuten.
•2010-09-05. ETAk «eraso ekintza armatuen etena» eman zuela jakinarazi zuen.
•2010-09-19. Bruselako Adierazpenaren ildoan urratsak egiteko prest agertu zen ETA.
•2010-09-25. Politika, sindikatu eta gizarteko 28 eragilek Gernikako Akordioa sinatu zuten.
•2010-11-27. Alderdi politiko berria aurkeztu zuen ezker abertzaleak. Alderdien Legea betetzeko prest agertu zen.
•2011-01-10. Su-eten «orokor», «iraunkor» eta «egiaztagarria» eman zuen ETAk.
•2011-01-16. Euskal Herria Ezkerretik akordioa aurkeztu zuten ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak.
•2011-02-09. Sortu alderdia erregistratu zuen ezker abertzaleak.
•2011-02-14. Harremanetarako Nazioarteko Taldea sortu zen.
•2011-03-27. Su-etena egiaztatzea nazioartearen esku uzteko prest agertu zen ETA.
•2011-04-03. Bildu koalizioa aurkeztu zuten.
•2011-04-24. «Aro berria finkatzeko» erabaki sendoaren berri eman zuen ETAk.
•2011-09-13. Bateragune auziko epaia eman zuten: zigorra, ezker abertzalearen barne eztabaidaren sustatzaileentzat.
•2011-09-24. Gernikako Akordioarekin bat egin zuen EPPK-k.
•2011-09-28. ETAren su-etena egiaztatzeko, Nazioarteko Egiaztatze Batzordea aurkeztu zuten.
•2011-10-02. Desagertu egin zela jakinarazi zuen Ekinek.
•2011-10-17. Nazioarteko konferentzia egin zuten Aieteko Bakearen Etxean.
•2011-10-20. Ekintza armatuen behin betiko etenaren berri eman zuen ETAk.
Estrategia aldaketa bi urtean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu