Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Euskadi Irratian azaldu du apirilaren 26an izandako ondoeza "estresak sortutako sinkopea" izan zela. Adierazi duenez, ez du oroitzen ondoezik sentitu zeneko unea; aldundiaren egoitzan foru diputatuekin zegoela gogoratzen du, eta anbulantziakoa da hurrengo oroitzapena.
Ikurrinaren aldeko ekitaldia egin zuten egun hartan Donostiako Gipuzkoa plazan. Bertara joaten ari zela, ondoezik sentitu zen Garitano, eta anbulantziak plazan bertan artatu zuen. Erietxera eraman zuten gero.