Denbora askoan sozialisten eta PPren arteko harremanak mikaztuta egon eta gero, gaurko bilera "giro onean" egin dutela nabarmendu dute Zapaterok zein Raxoik.
Hain justu, PPko buruzagia izan da batzarraren ostean mintzatu den lehena, eta Gobernuari "ETA amaitzeko babesa" eskaini dioela azpimarratu du. Zapaterori lasaitasunez aritzeko eta Estatua ezertan engaia dezakeen urratsik ez emateko eskatu diola agertu du, eta, batik bat, "ETAri ordain politikorik ez emateko". Une hontean lehentasuna ETAk armak uzteko behin betiko erabakia hartu duela egiaztzea dela erantsi du.
Zapaterok, berriz, gaurko batzarrak PSOEren eta PPren arteko konfiantza giroa berreskuratzen hasteko balio izan duela nabarmendu du. Su-etenaren ondoren abiatutako prozesuaren inguruko informazioa Raxoiri zuzenean helaraziko diola jakinarazi du, eta informazio truke hori bi buruzagien artekoa "zuzenean eta esklusiboa" izatea defendatu du.
Su-etena
"ETA amaitzeko" babesa eskaini dio Raxoik Zapaterori
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak eta Mariano Raxoi PPko buruzagiak bilera egin dute gaur goizean, Moncloan. ETAk su-eten iraunkorra eman ostean sortu den egoera aztertzea izan dute helburu, eta batik bat, jarrerak hurbiltzea. Zapaterok zein Raxoik bileraren egin dituzten adierazpenen arabera, bigarren xedea lortu dutela esan daiteke: "ETA amaitzeko" babesa eskaini dio Raxoik Zapaterori; Zapaterok, berriz, PSOE eta PPren arteko konfiantza giroa berreskuratzeko urratsak egin dituztela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu