«Badakigu su-eten bat iragarri dutela, baina, iraganean, su-eten horiek ETAk berak hautsi ditu». Horixe argudiatu du Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Sailak, jakinarazteko ETA ez duela ezabatuko nazioarteko talde terroristen zerrenda beltzetik. 2013. urtean gaia berriz aztertzeko aukera dute AEBek.
Francois Molins Parisko fiskalburuaren ustez ere, ETA «arriskutsua» da oraindik: «Ahalmen militar osoa gordetzen du», argudiatu du.
Bi atxilotuak, kartzelara
Frantziako Poliziak igandean atxilotu zituen Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu, eta preso sartu ditu Parisko epaileak, ETAko kide izatea egotzita.
ETA erakunde terroristen zerrendan utziko dute AEBek oraindik ere
Parisko fiskalburuak ohartarazi du erakunde armatuak «ahalmen militar guztia» gordetzen duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu