Eta... ezer ez da berdin?

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Garaiak aldatu direla entzun dugu azkenaldian behin eta berriz. Ezer ez omen da berdin. Ertzainak taldearen kanta gogorarazten du. Ezer ez da berdin... Ez gainontzekoaren berdina.

Lasai antzean hasi da ekitaldia, baina gitarra eskuan hartuta kantari hasi den herritarrarekin berotu da. Ez kantari hasi delako, Amnistiaren dema abestearekin batera bertako presoen senideak kinkeak eskuan hartuta agertokira igo direlako baizik. Ez da presoen izenik esan. Ez da argazkirik erakutsi. Baina adineko andra-gizonak atera dira kandelak piztuta, Etxerat-en zapia lepoan. Txalo zaparrada jaso dute. Presoak kalera, amnistia osoa! oihu ia instintiboak.

Pablo Gorostiagaren irudi handi bat ikusi da ondoren, eta haren ahotsa entzun. Urteetan Laudioko alkate izana dena 18/98 auziagatik dute preso. «Etor daitekeen edozein uholde jasateko gai izango den zubia» eraikitzeko deia egin du. Horretarako, Amaiurren alde bozkatzeko. Aurrez, diru poltsa pasatu dute gastuak ordaintzeko. Eta... ezer ez da berdin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.