Auzitegi Nazionala
ETA goratzea egotzita deklaratu du gaur Amurrioko alkateak
Herriko jaietako errege eta lehenengo dama bi euskal preso izendatzea baimentzeagatik, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan dute gaur Pablo Isasik, Amurrioko alkateak, eta Eleder Zaldibek, EAJko zinegotziak. Inputatu gisa deklaratu dute eta, besteak beste, ETA goratzea egozten diete.
Urtero Amurrioko elkarte baten esku geratzen da herriko erregea eta lehenengo dama izendatzea. Herriarenak koadrilak Santos Bergantza euskal presoa festetako errege eta Jose Anjel Biguri presoa lehenengo dama izendatu zituen. PPk eta AVTk "etakideak omentzea" egotzi zien, besteak beste. Horren harira AVTk jarritako salaketa dela-eta joan behar izan dute gaur Madrilera. Begoña Errazti EAko presidenteak lagunduko die. Salaketaren atzean «alderdi interesak» baino ez daudela uste du EAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu