politika

ETA "justifikatzen" dutenei "euren buruarekin zintzo" jokatzeko eskatu die BAK-ek

Bakearen Aldeko Koordinakundeak deituta manifestazioa egin dute Bilbon, 'Bakea, bide bakarra. Sin violencia ni amenazas' lelopean.

2010eko urtarrilaren 30a
20:06
Entzun
BAK Bakearen Aldeko Koordinakundeak urteroko manifestazioa egin du gaur Bilbon, Indarkeria Ezaren Nazioarteko Eguna dela medio, eta ehunka batzuk lagun inguru batu dira euripean, Bakea, bide bakarra. Sin violencia ni amenazas [indarkeriarik eta mehatxurik gabe] lelopean. Inoiz baino jende gutxiago elkartu da. PSE-EE, PP, EAJ, Aralar, EA eta EBko ordezkariak han izan dira, baita Rodolfo Ares eta Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako kontseilariak ere.

ETAren indarkeria "justifikatzen" dutenei "euren buruarekin zintzo" jokatzeko dei egin die BAK-ek, "esperpento hau bukatzeko" eta "alferrikako mina" saihesteko asmoz. Koordinakundearen arabera, aipatutako lagun horiei ere eragiten diete ETAren indarkeriaren ondorioek.

ETAk 2009an hildako hiru pertsonak gogoan izan dituzte: Eduardo Puelles polizia, eta Carlos Saenz de Tejada eta Diego Salva guardia zibilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.