POlitika

ETAk armak lagatzen baditu harekin elkarrizketak abiatzeko babesa eskatu du PSOEk Espainiako Kongresuan

Estatuaren egoerari buruzko eztabaidaren amaieran, "indarkeria elkarrizketarekin amaitzea" posible dela dioen ebazpena aurkeztu zuen PSOEk atzo. ETAk arman utziko balitu, haiekin negoziatzeko babesa eskatzen du testu horretan PSOEk. "Indarkeria elkarrizketarekin amaitzeko baldintza egokiak ematen badira, Estatuko botereen eta indarkeria uztea erabakitzen dutenen arteko elkarrizketa bultzatuko da".

2005eko maiatzaren 14a
17:35
Entzun
Asteartean bozkatuko dute ebazpena Espainiako Kongresuan, eta astelehen eguerdira arte, taldeek testuari emendakinak aurkezteko aukera izango dute.

"ETAk egin behar duen bakarra desegitea eta armak uztea da" jasotzen da testuan. Hala gertatuko balitz, alegia armak utziko balitu, ETArekin elkarrizketak abiatzeko babesa eskatzen du testu horretan, "indarkeria politikaren bidez" amaitzeko.

Hori "printzipio demokratiko utziezin" bat jarraituz egingo litzatekeela diote: "auzi politikoak herri borondatearen ordezkari legitimoekin bakarrik konpondu daitezke". Hori, Ajuria Eneko Itunak jasotzen zuen, baina PSOEk honakoa gehitu dio: "Indarkeriak ez dauka prezio politikotik, eta Espainiako demokraziak ez du inoiz xantaiarik onartuko". Ebazpenean jasotzen denez, Estatuak "frogatu du bere indarra eta terrorismoa baino gehiago dela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.