Atentatuta

ETAk bost bonba txiki leherrarazi ditu Madril inguruko errepideetan

Madril inguruko M-40, M-45, M-50, A-2 eta A-6 errepideetan bonba txiki bana lehertu da, 15:00ak pasatxoan, bost minutuko tartean. 14:06an, ETAren izenean ari zela esan duen batek Bizkaiko DYAra deitu du, leherketa horiek izango zirela abisu emanez. =lGara ==http://www.gara.net/=l-ren erredakziora ere deitu dute. Ez da inor zauritu, eta kalte materialak ere txikiak izan dira. Baina, bideak itxi dituztenez izugarrizko auto ilarak sortu dira. ETAk antzeko ekintzak egin zituen iaz ere, Espainiako Konstituzioaren zubian.

2005eko abenduaren 6a
18:09
Entzun
15:00ak paseak zirenean lehertu dira bost bonbak. ETAk aurretik eman du abisua, eta poliziak bonbak zeuden toki zehatzak aurkitu dituenez, inguruan itxita zituen. Beraz, ez da inor zauritu. Bonbak txikiak zirenez, kalteak ere txikiak izan direla jakinarazi dute. M-40aren 56,4 kilometroan eta A-6aren 16,5 kilometroan zeuden bi bonbak lehertu dira aurrena. Memento batzuk beranduago lehertu dira beste hirurak: M-50aren 47 kilometroan bat; A-2aren Bartzelonarako norabideko 17. irteeran bestea; eta M-45eko 26,5 kilometroan azkena. Bide baztarreko areketan zeuden denak.

Zubia dute Espainian, eta jendea oporretara bidean edo oporretatik bueltan zen, beraz, trafiko handia zegoen. Beraz, auto ilara handiak sortu dira. Pixkanaka-pixkanaka bere onera etortzen ari da trafikoa.

Iazko antzera

Iaz, Espainiako Konstituzio zubiaren hasieran eta Konstituzio egunean jarri zituen lehergailuak errepidean ETAk.

Abenduaren 3an, zubiaren hasieran, ETAren izenean abisua eman ostean, indar txikiko bost lehergailuk eztanda egin zuten Madril, inguruko bost gasolina zerbitzugunetan. Leherketak 18:30ean gertatu ziren. Poliziek gasolina zerbitzuguneak jendez hustu zituzten, eta leherketek ez zuten zauriturik eragin. Eragindako kalte materialak ere urriak izan ziren. Nolanahi ere, zubi hasiera izanik, jende asko zegoen errepidean. Ondorioz, kolapso handia sortu zen Madrildik Valentziara, A Coruñara, Burgosera, Extremadurara eta Andaluziara doazen errepideetan.

Hil beraren 6an, berriz, Espainiako zazpi hiritan jarri zituzten lehergailuak. Leherketak ia aldi berean gertatu ziren, 13:30 inguruan, Santillana del Marren (Kantabria), Avilan, Leonen, Valladoliden, Ciudad Realen, Alacanten eta Malagan. Leherketa guztiek kalte materialak eragin zituzten, eta Santillana del Marrekoak eta Ciudad Realekoak hainbat lagun arin zauritu zituzten. ETAk aurrez jakinarazi zuen, 'Gara'-ra egindako bi telefono deiren bidez, lehergailuak non zeuden eta noiz egingo zuten eztanda. Ez zen inor zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.