Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritoaren iduriko, erabateko adiskidetzea lortzekotan ETAk eragindako mina ez ezik, ETAk jasandakoa ere aintzat hartu behar da. Hala esan du idatzi berri duen Un obispo vasco ante ETA liburuaren aurkezpenean. "ETAren mina esamoldearekin, ETAk egindako mina ulertu behar da, batetik, baina baita ETAk berak jasandako mina ere", adierazi du.
Funtsean, Donostiako gotzain izan zen bitartean ETAren inguruko auzia nola bizi izan zuen azaltzen du Setienek liburu horretan. Hain zuzen ere, gotzain izateak ETAren inguruan jarrera bat hartzera behartu zuela azaldu du, baina ikuspuntu politikotik barik ikuspuntu etikotik. Bere jarduna ikuspuntu etiko horrek gidatu zuela ziurtatu du.
ETA Euskal Herriarentzat "gaitz txarra" dela azpimarratu du, "kaltegarria da ETAk berak aurrera ater anahi omen dituen herri horren beraren asmo politikoak gauzatzeko ere".
ETAk eragindako mina ez ezik, ETAk jasandakoa ere aintzat hartu behar dela dio Setienek
=i Un obispo vasco ante ETA (Gotzain euskaldun bat ETAren aurrean)=i liburua aurkeztu du Donotian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu