POLITIKA

ETAk Ertzaintzari eginiko mehatxuei buruzko txosten bat idatziko du Jaurlaritzak

1990-2011 epea izango du aztergai, eta 2015 amaierarako plazaratuko du. Halaber, "beharrezkotzat" jotzen bada, Jaurlaritzak ez du baztertu ETAk beste sektore batzuei eginiko mehatxuen inguruko agiriak plazaratzea.

Monika Hernando eta Jonan Fernandez. IREKIA
2015eko martxoaren 9a
14:12
Entzun

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak eman dute txostenaren berri.

Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak osatuko du txostena, eta ETAk Ertzaintzari eginiko mehatxu "lausoa eta esplizitua" aztertuko du. Horrez gain, bizkartzaina eraman dutenen azterketa orokor bat ere egingo du. "ETAk mehatxatutakoek jasandako oinaze bidegabearen deskribapen kuantitatibo eta kualitatiboa" eskaintzea dute helburu azterketek.

1990 eta 2011 arteko egoerak izango dira ikertutakoak. Fernandezek azaldu duenez, 1990tik aurrera "sektore zabal batera orokortu zen ETAren estrategia". "Beharrezkoa" bada, beste sektore batzuek jasandako mehatxuak ere aztertuko dituzte, baina Fernandezek zehaztu du Ertzaintzarekiko jazarpena "ezezaguna" delako erabaki dutela txosten hori egitea.

ETAren jarduerak eragindako giza eskubideen urraketak "argitzeko" asmoz, ondorio ugari izango dituzte azterlanek. Gainera proposamenak egingo dituzte "ETAren mehatxuaren biktimek erasandako sufrimendu bidegabea, gutxienez morala", konpontzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.