«Gatazka politikoaren konponbide aukera oztopatzeko asmoz» azkenaldian«tortura erabilita» izan diren «intoxikazio saioak» salatu ditu ETAk, Zutabe barne buletinaren 113. zenbakian. Zehazki, gezurtatu egin du iazko ekainean Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren aurka atentatua egiteko asmoa zuela. Martxoan zabaldu zuten hainbat hedabidek informazio hori, lau atxiloketa izan ostean. ETAk, baina, iazkoekainerako eraso ekintzarik ez egitea lau hilabete lehenagotik erabakia zuela argitu du,eta Espainiako Gobernua jakinaren gainean zegoela, Gara egunkariak atzo argitaratu zuenez.
Tortura eta gezurraren erabilpen politikoa izenburupean,Espainiako Gobernua «gezurretan» ari dela salatu du erakunde armatuak Zutabe barne buletinean.Lopezen eta Aresen aurkako atentatua Eduardo Puelles poliziaren hilketaren urteurrenean egiteko asmoa zuela zabaldu zuten hainbat hedabidek. Espainia eta Frantziako Barne Ministerioetatik zabaldutako informazioei ez ohi diela erantzuten dio ETAk, baina kasu honetan gogoratu du 2010eko otsailean hartu zuela eraso ekintzarik ez egiteko erabakia, «denbora mugarik gabekoa» zela erabaki hori, eta Espainiako Gobernuak bazuela horren berri. «Beraz, Espainiako Gobernua, berriro ere, gezurretan ari da».
Zehazki, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroa egin du erantzule ETAk. Izan ere,gogoratu du orduan polizia operazio batean atxilotutako lau euskal herritar inkomunikatuta zeudenean ekin ziotela «ustezko deklarazioak filtratzeari». Besteak beste,sarekada horretan Beatriz Etxebarriak inkomunikazio aldian bortxatu egin zutela salatu zuela gogoratu du, etaBarne ministroaren bertsioari jaramon eginez,Espainiako Estatuaren «estoldetatik» egunkarien orrialdetara jauzi egin zuela berriak, zurrumurrua zabalduta: «Rubalcaba, kazetari bilakatuta, eta hedabide nagusiak, torturaren babesleak».
Hain zuzen, «intoxikazio» horretan torturaz egiten den erabilera salatu du erakunde armatuak. Aipatutako kasuaz gain, Juan Karlos Besance eta Xabier Atristain euskal herritarrena ere aipatzen du. Eta, azkenaldian, erakunde politikoetan eta herri mugimenduan ari diren herritarrek ere tortura «modu lazgarrian» pairatzen ari direla nabarmendu du. Hala, ETAk salatu du eraso ekintzak etetea erabaki zuenetik Espainiako Gobernuak, «hedabide nagusien morrontzarekin», erakunde armatuaren inguruko berriak «etengabe filtratzen» diharduela, «bere ekimen eta borondatearen sinesgarritasunari kalte egin nahian».
Hausnarketarako deia
Espainiako Gobernuaren «intoxikazio» etengabeen harira, «zuhurtziaz» jokatzeko deia egin die ETAk euskal eragile politiko eta sozialei. «Zuhurtziaz jokatu behar da, ardurarekin eta tortura latzenak pairatu dituztenekiko errespetuarekin». Haren ustez, badago «zer hausnartu», batez ereEspainiako Barne Ministerioak besteak beste Mikel Zabalza, Jon Lizarralde, Susana Arregi, Xabier Kalparsoro, Josu Zabala, Jose Luis Geresta eta Jon Anzaren kasuen inguruanemandako bertsioak zeintzuk izan diren kontuan hartzen bada.
ETAren su-etena
ETAk esan du ez zuela Patxi Lopezen aurka atentaturik egiteko asmorik
'Zutabe' barne buletinean salatu du Espainiako Gobernua «intoxikazioa» zabaltzen ari dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu