Euskal herria
ETAk Galizian jarritako lehergailuak talde ibiltari batek ipini zituela uste du Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkariak
Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkari Manuel Ameijeirasek gaur esan duenez, ETAk azken aldian "Espainia iparraldean" ipinitako lehergailuak jarri zituen talde bera izan daiteke asteburuan Galizian bi lehergailu txiki jarri zituena. Beraz, Ameijeirasek ez dut uste, ETAk talde finkoa duenik han. Hala ere, ez dela ikerketa lerro bat bera ere baztertu azaldu du.
Oraindik ere, errepidean kontrolak egiten ari direla esan du, Ameijeirasek, baina, "pertsonen mugitzeko askatasuna errespetatzen saiatzen" ari direla esan du. Izan ere, hori bestela balitz, ETAren "helburuetara makurtzea" izango litzakeela iritzi dio Espaiako Gobernuak Galizian duen ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu