Euskal Herriko gatazka

ETAk gaur hiru urte hil zuen Ramon Diaz sukaldariari omenaldia egin diote

Gaur hiru urte hil zuen ETAk Ramon Diaz Espainiako Armadaren Donostiako Itsas Komandantziako sukaldeko langilea, eta urteurren hori dela-eta, omenaldia egin diote Diazi haren lagunek. Zehazki, Donostiako Loiola auzoko Club Deportivo Loyolatarra kirol elkarteko kideek —Diaz bazkide baitzen—, sukaldari zenaren argazkia paratu dute hil zuten lekuan, eta, halaber, lore eskaintza egin diote. Ondoren, elkarretaratzea egin dute. Lagunez gain, agintari batzuk ere parte hartu dute. Ramon Diaz hil zuen atentatuaren ondoren, okertu egin zirela azaldu zuen ETAk; hau da, jomuga ez zela sukaldaria, Itsas Komandantziako militar bat baizik.

2004ko urtarrilaren 26a
19:08
Entzun
Besteak beste, Josu Jon Imaz EAJko lehendakari berria, Ramon Etxezarreta Donostiako Udaleko PSE-EEko zinegotzia, eta Roman Sudupe udal bereko EAJko zinegotzia izan dira lagunek antolatutako ekitaldian. Imazek "elkartasuna" adierazi nahi izan die Diazen senideek, eta, batik bat, azpimarratau du, denbora iragan arren "garrantzitsua" dela biktimak ez ahaztea.

Etxezarretak, berriz, biktimek "oroitzea" merezi duela nabarmendu du, eta gaur Loiolan egin den ekitaldia "zibikoa eta espontaneoa" izan dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.