Joseba Goikoetxea ertzainburuaren hilketaren ondorioz, Arkautiko Ertzaintzaren akademian sua piztu zuten 1993ko abenduaren 23an. Alboan plaka bat jarri zuten: «Piztuta egongo da gure herrian antolatutako indarkeria dagoen bitartean». ETAk jardun armatua uzteko erabakiaren ondotik, Herrizaingo Sailak erabaki du otsailean sugar hori itzaltzea. Barne iturriek Eferi baieztatu diote ETAk hildako ertzainen senideak eta sailburu ohiak gonbidatuko dituztela.
Atzo, hamar urte bete ziren ETAk Beasainen Ana Isabel Arostegi eta Francisco Javier Mijangos hil zituela. Beasainen omendu egin zituzten.
ETAk hildako ertzainen omenezko sugarra itzaliko dute otsailean
Joseba Goikoetxea ertzainburuaren hilketaren ondoren piztu zuten, Arkautin, 1993ko abenduan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu