ETAk hondeatzeko bi makinen aurkako atentatuak egin ditu bart Hernanin (Gipuzkoa), ezezagun batek erakundearen izenean gaur arratsaldean telefono dei baten bidez Bizkaiko Errepideko Laguntza Elkarteari jakinarazi dionez. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, 17:15ean egin du deia hark.
Atentatu horietan bi bonba lehertu dira, Santa Barbara auzoan, eta hondeatzeko makinek kalte txikiak izan dituzte. Amonalez eginak zeuden bi bonbak. Ertzaintza goizetik ari zen gertaerak ikertzen, baina ez du ezeren berririk eman.
Atentatua
ETAk hondeatzeko bi makinen kontrako atentatuak egin ditu bart Hernanin
Erakundeak arratsaldean jakinarazi ditu erasoak, telefono dei baten bidez. Kalte txikiak izan dituzte makinek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu