Bizikidetza

ETAk mehatxatutako pertsonei buruzko txostena aurkeztu du Jaurlaritzak

Egileen estimazioaren arabera, 3.300 lagun inguruk behar izan dute bizkartzaina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1990 eta 2011 artean. Haien egia aitortu eta "era ofizialean" jaso nahi izan dute orain.

Hernando, Fernandez, Urrutia, Intxaurbe eta Ruiz, Donostian egindako agerraldian. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
Hodei Iruretagoiena
2016ko apirilaren 8a
10:52
Entzun

"Lanbide batean aritzeagatik edo herritarren ordezkari hautatua izateagatik mehatxu edo hertsapen bidezko larderia ekintzak askatasun ideologikoaren, kontziantzia edo pentsamendu askatasunaren eta adierazpen askatasunaren aurkako erasoa dira". Hala azaldu dute hainbat herritarrek bizitako egoera ETAk mehatxatutako pertsonek jasan duten bidegabekeriari buruzko txostena landu dutenek: Jose Ramon Intxaurbek, Eduardo J. Ruizek eta Gorka Urrutiak.

Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkaritzaren enkarguz Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe institutuak egindako lanaren arabera, 3.300 pertsona inguruk jasan dute egoera hori Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1990etik 2011ra.

Horietatik bi heren baino gehiagok bost urte bitartean izan dituzte eskoltak, eta bosten batek, hamar bat urtez. Badira aztertutako hogei urteetan bizkartzainekin bizi izan direnak ere: "gutxienez" bost lagun. Egileen emandako datuen arabera, 1998. urtetik aurrera nabarmen egin zuen gora egoera horretan zeuden herritarren kopururak, eta 2003an jo zuen goia, 2005eko su-etenaren aurretik. Eten horren ondoren, 2010. urtera arte hazten jarraitu zuen kopuruak. Garai hartan, 800 lagun baino gehiago zebiltzan bizkartzainekin.

"Enpatia kolektiborako ariketa"

Datu kuantitatiboez gain, hamabost elkarrizketa ere jaso dituzte txostenean; besteak beste, estigmatituta egon direla aipatu dute mehatxatuek.

Bake eta Bizikidetza idazkari Jonan Fernandezek azaldu duenez, "enpatia kolektiborako ariketa" egin nahi dute lan horrekin: egiarako eta aitortzarako eskubidea bermatzea, alegia. Horrez gain, hainbat gomendio jaso dituzte txostenean: besteak beste, errealitate hori ezagutaraztea eta kaltetuei justizia eta ordaina ematea, "gizarte adiskidetzea" bultzatzeko helburuarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.