ETAk ostiralean bidali agiriari buruz inkesta bat hasi du Parisko prokuradoreak

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Parisko prokuradoreak ETAk ostiralean bidalitako agiriari buruzko inkesta bat abiatu du. Agiria jaso zuten AFP prentsa agentziako eta Le Journal du Pays Basque egunkariko lagunekin jarri zen harremanetan Polizia Judiziala herenegun, hainbat galderaren erantzunak ukaiteko asmoz. Baina, Le Journal du Pays Basque-n atzoko edizioan zehaztu zutenez, ez zuten erantzunik eman, «iturrien babesaren izenean».

Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbide «justu eta arrazionalean» Frantziako Estatuak protagonismo berezia izan behar duela adierazi zuen ETAk, Frantziako gizartearendako agi-ri batean. Erakunde armatuak argi azaldu zion Frantziako Gobernua gatazkako «eragile zuzena» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.