Presoak

ETAk "PSOEren gobernua eta berarekin kolaboratzen duten alderdi guztiak" egin ditu Anguloren heriotzaren erantzule

ETAk Gara egunkarira bidalitako agirian astelehenean, Cuencako espetxean hilik agertu zen Ingor Angulo euskal presoaren heriotzarengatik sentitu duen "mina eta amorrua" agertu eta doluminak helarazi dizkie Anguloren senide eta lagunei. Era berean, ETAk "PSOEren gobernua eta berarekin kolaboratzen duten alderdi guztiak" egin ditu Anguloren heriotzaren erantzule.

2006ko martxoaren 3a
19:23
Entzun
"Igor hil egin dute", ziurtatzen du ETAk Gara egunkarira bidali duen agiriak: "Politiko-kartzelariek diseinatzen duten sakabanaketa eta exterminio politikak hil du". Erakunde armatuak PSOEren Gobernuari eta berarekin kolaboratzen duten alderdiei egotzi die Anguloren heriotzaren ardura. Agiriak dioenez, "epaitegi bereziek ezarritako bizi osorako kartzela zigorrarekin, isolamendua eta sakabanaketarekin, euskal preso politikoak heriotzara zigortuak daude". ETAk ohartarazi du presoen aurka "mendeku politika" aplikatzen jarraitzen den bitartean euskal presoak heriotz arriskuan egongo direla.

Bestalde EAJk jarrera ere kritikatzen du ETAk agirian:"Presoen aurkako zanpaketa politikan PNVren erantzukizuna eta Igor-en heriotzaren aurrean erakutsitako jarrera salatu nahi ditugu". Era berean Javier Balza Eusko JaurlaritzakoHerrizaingo sailburuak Anguloren omenaldia debekatu izana salatu du. Erakunde armatuaren aburuz "epaile faxisten jokabide berbera erakutsiz" debekatu zuen Balzak Santurtziko ekitaldia.

ETA herritarrei ere zuzentzen zaie agirian."Sakabanaketa hiltzailearen aurka" presio egiteko eta presoen euskal herriratzearen alde mobilizatzeko deia luzatzen die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.