ETAk tresna informatikoak lapurtu dituela uste du Frantziako Poliziak
Lapurreta herenegun arratsaldean izan zen Frantziako hego-ekialdeko enpresa batean
Lapurreta hiru lagunek egin zuten, aurpegia estalita eta armaturik. Inprimagailuak, programak, txartel magnetikoak eta erabili gabeko kreditu txartelak eraman zituzten Impuls-France enpresatik. Material hori dokumentuak faltsutzeko erabil daitekeela dio Poliziak. Ihes egiteko enpresaren auto bat ere eskuratu zuten. Polizia iturrien arabera, ETAkoak zirela jakinarazi zuten. Horregatik Frantziako Poliziaren hipotesi nagusia lapurreta ETArena dela da. Joan den astean, Frantziako Poliziak auto baten lapurreta ikertu zuen, ETAk jarduteko moduarekin antza zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu