Atxiloketak

ETAko kideak direlakoan hiru lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak

Eneko Bilbao Aresti, Borja Gutierrez Elordui eta Zorion Salsamendi Abad atxilotu ditu Frantziako Poliziak, Cantal departamentuan, polizia iturrien arabera. Zabaldu dutenez ETAko talde logistikoko kide izatea leporatzen diete hirurei, eta Frantziako Poliziak Espainiakorekin elkarlanean atxilotu ditu. Operazioak ez du zerikusirik aste honetan Frantzian atxilotu dituzten hiru lagunekin.

2006ko abenduaren 2a
17:22
Entzun
Atxilotutakoak hiru gizonezko direla jakinarazi dute berri agentziek. Gainera, poliziak identifikatuta dauzka bi, baina ez dira haien izenak zabaldu. Talde logistikoko kide izatea eta autoak lapurtzea leporatzen diete. Operazioa irekita dago, eta atxilotutakoen etxean miatzen ari da orain polizia. Cantal departamentuko La Besserette herrian atxilotu dituzte.

Berri agentziek eman duten bertsioaren arabera, duela bi edo hiru astetik zebilen Frantziako Polizia hiru horien atzetik. Azaldu dutenez, errepide kontrol baten bi lagun gelditu zituzten. Identifikatzeko eskatu zietenean Espainiako Nortasun Agiriekin identifikatu ziren, baina autoaren paperak oporretan zeuden kanpinean zituztela esan zieten. Poliziak joaten utzi ziela azaldu dute berri agentziek, polizia-etxera autoaren paperak eramateko baldintzarekin. Paperak ematera inor joan ez zenean ikerketa abiatu zuten, eta nortasun agiriak faltsuak zirela jabetu ziren. Hortik datoz atxiloketak, berri agentzien arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.