Juan Kalparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak ETAko kideei eskatu die «erakundea desegiteko, armak entregatzeko eta justiziarekin zorrak dituztenei beren burua epaileen aurrean aurkezteko». Hala jaso du Kalparsorok EAEko Fiskaltzaren 2011ko txostenean. «Hori eginez gero, Zuzenbide Estatuak —Justiziak barne— jakingo luke legea interpretatzen eta ezartzen, egun dugun egoera eta errealitate sozial berria aintzat hartuta».
EAEko fiskalburuaren arabera, ETAren jardun armatuaren amaierak indartu du «garai berri bat hasi den sentipena», baina oraindik «urrats garrantzitsu» batzuk falta direla gogorarazi du, hala nola ETAko kideei eginiko eskaerak. Halaber, ETAren indarkeriak eragindako zauriak ixteko denbora beharko dela nabarmendu du.
ETAko kideei entregatzeko eskatu die Kalparsoro EAEko fiskalburuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu