Unibertsitateko ikasketak egiteko erredentzioak lortu zituzten ETAko kide jakin batzuen txostenak ikertzen ari dela gaineratu du Estatuaren fiscal nagusiak, legera egokitzen diren aztertu eta prozedura irregularren bat dagoen frogatzeko.
EAEko Auzitegi Nagusiak ikasketa emaitzak aitortzerakoan deliturik egon ote zen ikertuko du, eta Espainiako Auzitegi Gorena, berriz, erredentzioak baliogabetu eta zigorrak luzatu daitezkeen ari da aztertzen.
presoak
ETAko presoen erredentzioak aztertuko dituzte, irregulartasunik egonez gero baliogabetzeko
ETAko preso politiko batzuk “kartzela zigorraren murrizketaz onuratu” daitezkela iritzita, haien erredentzioa “zuhurtziaz” ari direla aztertzen esan du Espainiako fiskal nagusi Candido Conde-Pumpidok. Presoei emandako erredentzio guztiak “zuhurtzia osoz” ari dela aztertzen adierazi du Conde-Pumpidok, eta irregulartasunik egonez gero haietakoren bat baliogabetua izan daitekeela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu