epAITEGIAK

ETAko ustezko bost buruzagi auzipetu dituzte gizateriaren kontrako krimenak egotzita

2004ko urritik ETAk eginiko 25 atentaturengatik egotzi diete delitu hori Josu Urrutikoetxea, Garikoitz Aspiazu, Mikel Karrera, Aitzol Iriondo eta Aitor Elizarani.

2015eko urriaren 27a
07:35
Entzun

ETAko zuzendaritzako kide izan zirela-eta, erakunde armatuak eginiko hainbat atentaturengatik (25) auzipetu ditu orain Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hain zuzen, gizateriaren kontrako krimenak egin zituztela leporatuta auzipetu dituzte. Dignidad y Justiciak eta Luis Portero fundazioak eskatuta hasi zituen auzibideak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Pablo Gonzalezek. Urrutikoetxea atxilotzeko nazioarteko agindua igorri du Auzitegi Nazionalak.

Autoak Josu Urrutikoetxea, Garikoitz Aspiazu, Mikel Karrera, Aitzol Iriondo eta Aitor Elizaran auzipetu ditu. Halaber, Urrutikoetxea atxilotzeko nazioarteko agindua igorri du Auzitegi Nazionalak. 

2004tik aurrerakoak ikertzen ari da epailea, urte horretan jaso baitzuten Espainiako zigor kodean gizateriaren aurkako delitua. Legelariak, baina, ez daude erabat ados. Delitu horrek lotura estua du nazioarteko zuzenbidearekin —Justizia Unibertsala deiturikoarekin, zehazki—. Gobernuak 2004an egin zuen transposizioa ez zela egokia izan salatu dute hainbat magistratuk. Auzitegi Goreneko Francisco Monterdek, adibidez, gogoratu zuen delitu hori bereziki arautu eta aztertu behar dela Espainiak sinatu dituen nazioarteko itunen arabera, eta, horietan oinarrituta, epaileak uste du ETAren "terrorismoa" ezin dela gizateriaren aurkakotzat jo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.