Atxiloketak

ETAko ustezko lau kide atxilotu ditu Frantziako Poliziak

Iñaki Iruretagoiena, Alaitz Aramendi, Ander Mujika eta Oihan Barandalla Cahorsen (Frantzia) atzeman dituzte, etxebizitza berean. Espainiako Barne ministroaren arabera, "oso operazio garrantzitsua" da. ETAren azken atentatuekin zerikusia izatea egotzi die atxilotuei.

2007ko irailaren 1a
14:15
Entzun
Ustez ETAkoak diren lau lagun atxilotu ditu bart Frantziako Poliziak Cahorsen (Lot departamendua, Frantzia). Polizia iturrien arabera, Iñaki Iruretagoiena, Alaitz Aramendi, Ander Mujika eta Oihan Barandalla dira atxilotuak. Etxebizitza berean atzeman dituzte laurak.

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak erabateko garrantzia eman die atxiloketa horiei; Kanarir Uharteetara joatekoa zen, baina bidaia bertan behera utzi du komunikabideei atxiloketen berri emateko. Hala, ETAren azken atentatuen egileen"oinarrizko taldea" osatzen zutela ziurtatu du Rubalcabak, eta abenduaren 30eeko Barajasko atentatuarekin eta aste honetan Castellon (Herrialde Katalanak) erasoa egin aurretik lehetarazi zuten ibilgailuarekin zerikusia izatea egotzi die. Iñaki Iruretagoiena "lehergaietan ETAko kide adituena" dela erantsi du.

Ander Mujika, berriz, Polizia segika zuela sumatuta Castellotik ihes egin zuen ETAko kidea dela uste du Espainiako Barne ministroak.

Polizia iturriek ere garrantzia handia eman diote operazioari. Cahorsen atzeman dituzten etxeko garajean ETAren "lehergai fabrika" zegoela azaldu dute, eta bonba-auto bat erabiltzeko prest zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.