ETAko zazpi ustezko kideren kontrako epaiketa hasi da gaur Parisen

Naia Zuriarrain, Jesus Guinea, Jose Maria Otegi, Balbino Saenz, Iker Heredia de Elu, Joana Nuñez eta Intza Oxandabaratsen aurkako epaiketa hasi da gaur Parisko auzitegian. Gaizkile elkarteko kide izatea leporatzen diete denei, eta armak eta agiri faltsuak izatea Oxandabarats ez beste guztiei.

2006ko maiatzaren 15a
19:12
Entzun
Gaur hasi da Parisko Auzitegian zazpi ustezko etakideren kontrako epaiketa. Naia Zuriarrain, Jesus Guinea, Jose Maria Otegi, Balbino Saenz, Iker Heredia de Elu, Joana Nuñez eta Intza Oxandabaratsi gaizkile elkarteko kide izatea leporatzen diete, eta armak eta agiri faltsuak izatea Oxandabarats ez beste guztiei. Ustez Ibon Fernandez Iradi atxilotzerakoan topatutako dokumentazioaren ostean atxilotu zituzten. Hiru aste inguru iraungo du epaiketak.

Epaiketaren lehen egunean Jose Maria Otegik hitza hartu duenean, eskatu die Frantziako eta Espainiako arduradunei "era baikorrean" erantzun dezatela zabaldu diren garai berrien aurrean. "eta prozesuaren emaitza errespeta" dezatela. Frantziari, berriz,. ohartarazi dio ez dela espainiar arazoa soilik. "Frantziaren arazoa ere bada".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.