Politika

ETArekin ez negoziatzeko eskatu diote milaka lagunek Madrilen Espainiako Gobernuari

AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak egindako deialdiarekin bat eginez, milaka pertsona batu dira Madrilen Espainiako Gobernuari ETArekin ez dezala negoziatu eskatzeko. PPko buruzagi nagusiek parte hartu dute martxan —Raxoik, Zaplanak, Acebesek, Aznarrek—. Espainiako Gobernuak, PSOEk eta IUk, ordea, ez dute ordezkaritzarik bidali.

2005eko ekainaren 4a
19:29
Entzun
Esperanza Aguirre Madrilgo Komunitateko presidentearen (PP) arabera, 200.000 lagunek parte hartu dute manifestazioan.

ETAren kontrako oihuak eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuaren aurkakoak izan dira nagusi. Negoziatzea amore ematea da eta antzeko leloak erabili dituzte. Espainiako banderak ere erruz ikusi dira.

Mariano Raxoi PPko buruzagia iritsi denean "presidente, presidente" oihuka hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.