su-etena

ETArekin harremanean uda honetan jartzeko borondatea berretsi du Zapaterok

Espainiako Kongresuan ETArekin elkarrizketaren berri emateko data buruan duela esan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak, baina ez du egun hori zein izango den esan hilabetea amaitu baino lehen egingo badu ere. Prozesurako PPren babesa lortzeko ahalegin guztiak egingo dituela esan du.

2006ko ekainaren 15a
11:47
Entzun
Bart gauean Ser irratian egin dioten elkarrizketan, ETArekin harremanean uda honetan jarriko dela berretsi du, hain justu ETAk komunikatua bidali duen egun berean, atzo. Agiriari buruz ezer gutxi esan du, baina aipatu duenez, pozgarria da ETAk esatea zabaldutako prozesua bururaino eramango duela.

Presoen inguruan ere mintzatu da Zapatero. "Prozesuarentzat baliagarri izango den segurtasunarekin" hurbilduko ditu euskal presoak Espainiako Gobernuak. Prozesuan ere baliagarri baino areago "ezinbesteko" ikusten du PPk prozesuan parte hartzea. "Denon eginbeharra izan behar du indarkeriarekin amaitzea"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.