Ekintzaile bretainiarra kalean da eta ateratzean “preso politikoen egoera” salatu du, Ohiane Errazkin gogoan izanik. Bestalde, 15 egunez bere gaitzak osatzeko behar dituen sendagaiak hartzeari uko egin ondoren, “oso nekatuta” dagoela adierazi du Alain Solek. Era berean, justiziak “ gaizkile taldeak eta talde kulturalak nahasten” dituela salatu du.
Nolanahi ere, Alain Solek Naoneden (Nantes, Bretainia) bizi beharko du alabaren etxean, eta departamendutik 15 egun baino gehiago egiteko epaileari eskatu beharko dio baimena.
Defentsak behin eta berriz azpimarratu duenez, "Bretainiaren independentziaren aldeko ekintzaile kulturala" baino ez da Sole, eta Frantziako Estatuak bekaizkeria politikoz jokatu du berarekin.
Presoak
ETArekin lotzen duten Alain Sole bretainiarra aske utzi dute
Alain Sole bretainiarra aske utzi du Parisko Apelazio Tribunalak. Joan den martxoan "terrorismoagatik" zigortu zuten Sole, eta, halaber, ETAak Plevinen ebatsi zuen dinamitaren sumarioan auzipetuta dago. Uztailaren 9an zigorren aplikaziorako epaileak baldintzapeko askatasuna eman zion Soleri, baina Fiskaltzak errekurritu egin zuen. Parisko Apelazio Tribunalak hasierako erabakia berretsi du gaur. Sole gaixorik dago, eta azken egunetan tratamendu greban izan da La Santeko espetxean, Fiskaltzaren errekurtsoaren aurka protestatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu