Politika

ETAren abuztuko atentatuak "beroketa ariketa" direla uste du Balzak

Abuztuan zehar ETAk Kantabrian, Asturiasen eta Galizian egin dituen atentatuak beste batzuk prestatzeko "beroketa ariketak" direla iritzi dio Javier Balza Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. Balzaren iduriko, ETAk ez dauka jende asko kalte dezakeen atentatu handirik egiteko asmorik, baina bai, ordea, jende zehatza gogor erasotzekoa. Bereziki Ertzaintza dagoela ETAren jomugan iruditzen zaio Balzari. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan eman ditue azalpen horiek guztiak.

2004ko irailaren 3a
13:37
Entzun
"M-11ren ondoren ETAk ez du atentatu indiskriminatu bat egin nahi izan, hau da, Madrilgo izugarrikeria oroitaraziko zukeen erasorik. Horregatik beste formula hori hautatu dute. Baina ez da pentsatu behar handiagorik ez dezaketeenik egin. Aitzitik, urtebetetik gorako epea planteatu zuen heriotzik gabe, eta hori hausteko saiatu duten formula da", adierazi du Jaurlarlitzako Herrizaingo sailburuak.

Ildo horretatik, ETA egungo fasean ez dabilela biktima asko eragin ditzakeen atentatu handien bila uste du Balzak, baina azpimarratu du talde armatu horri atzemandako dokumentazioan jende asko, norbanako ugari, ageri direla jomuga gisa: "politikariak, epaileak, kazetariak, eta, bereziki, Ertzaintza", nabarmendu du.

Hain zuzen ere, ETAren jomouga nagusietako bat ertzainak direla uste du Herrizaingo sailburuak. "ETAren azken komunikatuetan eta ekintzetan obsesio berezia dago Ertzaintzarekin. Uste dut hori horrela dela, eta prestatuta egon behar dugula aurre egiteko", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.