Gara egunkariak herenegun kaleratutako agiriaren pasarte batzuk:
•Bi bloke. «Bi bloke ageri dira Euskal Herriko eszenatoki politikoan. Askatasun agertoki bat ireki nahi dugunok batetik, eta inposizioari eta blokeoari eutsi nahi diotenak, bestetik. Gatazkaren behin betiko konponbidean prozesu demokratikoa ibili nahi dugunon eta sortu den aukera errepresioaren eta ezetzaren giltzarrapoz itxi nahi dutenen arteko konfrontazioa eta borroka baita une honetako ezaugarri nagusienetako bat».
•Posizioak egokitu. «Egoerak eragile guztien posizioak egokitzea behartu du, are eta ageriago ETAren ekimenaren bultzadaz. Eta, hain da nabarmena euskal jendartearen gehiengoaren nahia, eta hain bidegabea estatuen jarrera, Frantzia eta Espainiarekin bat egiten dutenen artean ere badela gobernuon jarrerarekiko zalantza agertu duenik».
•Nazioartea. «Egoera honetan nazioartearen parte-hartzea ere eztabaidagai bilakatu zaigu. Areeta gehiago Nazioarteko Harreman Taldeak konponbidearen oholtza gainera igodenean. Beren lubakia ezetzean eraiki dutenek ez dute halakoren beharrikikusten. Euskal jendartea adin-nagusikoa dela diote, lotsatu gabe, jendarte horriberari bere etorkizuna erabakitzeko hitza ukatzen dioten aparatu errepresiboen tutoretza ezartzen dioten bitartean [...] Hortaz, adierazgarria da ere ETAren su-eten orokor eta iraunkorra nazioartekokomunitateak egiaztatzeko aukera Espainia eta Frantziako gobernuek onartu ezizana. Ez dute halakorik nahi. Hipokresia eta toxikazioen gainetik, nazioartean ereageri-agerian geldituko bailitzateke egun Euskal Herrian dagoen biolentziabakarra estatuok eragindakoa dela, hileotan ikusi izan denez. Euskal Herrianbiolentziak ukazio, eskubide urraketorturaren deiturak hartzen dituela».
•ETAren konpromisoak. «Urtarrilaren 10ean argitara eman zen agirian zabaldutako erabakian berresten da ETA.
Espainia eta Frantziako gobernuek gure eskaintza onartu ez izana deitoratzen dugu.
Frantzia eta Espainiako gobernuen aitortza ofizialik ez izan arren, ETA prest dago egiaztatze mekanismo informal bat onartzeko.
ETAk uste du egingarria dela eta nazioarteko egiaztatze batzordea sortu daitekeela».
ETAren agiria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu