Azken komunikatua gertu zela jakinik ETAren amaierak zer ekar zezakeen galdetu die BERRIAk hainbat irakasle, aditu eta gatazka gertutik bizi izan duten pertsonei. Horien artean dira, besteak beste, Xabie Gurrutxaga abokatu eta analista politikoa, Juan Mari Jauregiren alargun Maixabel Lasa, Jose Ramon Beloki EAJ-ko kidea edota Graxi Etxebehere militantea.
Horien guztien iritziak jaso zituen egunkari honek ETAren amaierari buruzko telebista saio berezian. Guztien bilduma da honako bideo hau.