ETAren delituak ez preskribatzea aztertuko du Fiskaltzak
ETAren ekintzak «gizateriaren aurkako krimentzat» jo daitezkeen aztertuko du Espainiako Fiskaltzak. Hala adierazi zuen atzo Eduardo Torres-Dulce fiskal nagusiak, 1981. urtean ETAk hildako Jose Maria Latiegiren alargunarekin bildu ondoren. Torres-Dulcek azaldu duenez, horrek eragingo luke ETAren delituak ez preskribatzea. Fernando Grande-Marlaskak ere horren alde egin zuen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako presidente kargua hartu zuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu