Azken Zutabe -k argi eta garbi utzi du San Gilen iduriko ETAk "lehengo bera" izaten jarraitzen duela, eta aldaketa txikienik ere ez dela gertatu erakundearen baitan. "ETAk hainbat eskakizun egiten jarraitzen du, nire ustez, gero eta tonu erronkazaleagoan. Izan ere, lurraldetasuna, independentzia, aministia eta Espainiako Segurtasun Indarrak desager daitezelea esaktzen du orain; Ertzaintza ere aipatzen duela uste dut", adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketak.
San Gilen iduriko herritarren gehiengoak behin eta berriz adierazi du bide demokratikoetatik ez datorrela eskakizun horiekin bat, eta, beraz, ezin dela "amore eman" nabarmendu du. Ondorioz, PPk ez duela etsiko iragarri du, eta ez duela ETAk limurtuko.
Su-etena
ETAren eskakizunak "gero eta handiagoak" dira San Gilen iduriko
110. 'Zutabe' aldizkariaren bidez ETAk su-eten iraunkorraren inguruan eman dituen azalpenen harira, erakunde armatu horren eskakizunak "gero eta handiagoak" direla iritzi dio Maria San Gil EAEko PPko presidenteak. ETA "erakunde terrorista" dela nabarmendu du, eta egiten dituen eskaeretan "demokratek" ezin dutela amoren eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu