Bergarako proposamena

"ETAren esku zabalduan listua botatzea" egotzi dio Otegik EAJri

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak "ETAren esku zabalduan listua botatzea" egotzi dio EAJri, ezker abertzaleak Espainiako hauteskundeei begira zerrenda bateratua osatzeko proposamenari ezetz esan diolako. Otegiren esanetan, "benetako eskandulu politikoa da ETAren oharrari egin dioten mezpretxua". Otegik gogoratu du ETA "behar ziren urrats guztiak emateko prest" zegoela Bergarako proposamena aurrera atera zedin. Hala, proposamena aurrera ateratzeko "zailtasun nabarmenak" ikusten dituela esan du Otegik, baina ez dizkiola "ateak itxiko" ekimenari, "ekimena bera ez baita martxoaren 14an amaitzen".

2004ko urtarrilaren 20a
18:35
Entzun
Halaber, EAJk hasieratik Bergarako proposamenaren aurrean izan duen "urruntasuna" kritikatu du eta alderdi horrek izan duen barne prozesuak erabakian eragin duela nabarmendu du, Josu Jon Imaz EAJko EBBren lehendakari berriak emaniko hitzaldia gogora ekarriz. "Nik badakit, eta ados nago, Euskal Herria abertzale eta abertzale ez direnen artean eraiki behar dugula", esan du Otegik, baina "PP abertzale independentistekin euskal nazioa eraikitzeko prest dagoen" galdetu du.

Hala ere, Bergarako proposamena aurkezteko egin duten bilera saioetan alde positiboak ere antzeman dituztela azpimarratu du Otegik. Gehiengo sindikala, ELA eta LAB, proposamenaren alde agertu direla esan du Batasuneko kideak, baita kultur munduko hainbat eragile ere, eta horrek "etorkizunean bere pisua izango du". Gaurtik aurrera, militanteekin hausnartuko dute egoera berria, eta "martxoaren 14ko hauteskundeetan Bergarako proposamenaren filosofia nola bermatu" proposatuko dute.

Horrez gain, Nafarroa Bai koalizioari zer "ekarpen eraikitzaile eta positibo" egin diezaioketen aztertuko du ezker abertzaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.