Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidenteak Adierazi EH herri ekimenari eskatu dio "bizitza eskubidea beste ororen gainetik jarri" eta antola dezala ETAren aurkako manifestazioa. Leloak zein izan beharko lukeen adierazi du Urkulluk gaur Herri Irratian egin dioten elkarrizketan: ETA ez. Ez gaituzu zurekin.
Adierazi EH ezker abertzalearekin lotu du EAJko buruak eta, honen ustez, manifestazio hori deituta "ETArengandik aldendu" egingo litzateke ezker abertzalea. Adierazi EH urte hasieran sortu zuten hainbat arloko herritarrek.
Lehengo larunbatean Bilbon debekuen aurka eta eskubide denen alde egindako manifestazioaren antolatzaileekin haserre agertu zen herenegun Urkullu -EAJ han izan zen-, martxaren amaieran Adierazi EHko ordezkariei hitza eman zietelako. Urkulluren arabera, Adierazi EHren helburua "EAJ baztertzea" da, eta manifestazioaren antolatzaileek jeltzaleei ez zieten jakinarazi bukaera ekitaldian haiek hitz egingo zutenik. Gaur ere antzera mintzatu da EBBko lehendakaria.
politika
ETAren kontrako manifestazioa deitzeko eskatu dio Urkulluk Adierazi EHri
EAJko buruaren arabera, "bizitza eskubidea beste ororen gainetik" jarri beharko luke herri ekimenak. Martxarako leloa proposatu du: 'ETA ez. Ez gaituzu zurekin'. Urkullu kexu da Bilbon debekuen aurka eta eskubide denen alde egindako manifestazioaren antolatzaileekin, hitza eman ziotelako Adierazi EHri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu